albistea
Ostiralean
Olagarroa eta anana, 'Oihaneder Bere Saltsan' saioaren protagonistak
A.E.
EITB
'Olagarroz eta patataz egindako brotxeta alioliarekin' eta 'Anana azalarekin eta kanelarekin egindako infusioa' prestatuko ditu.
-
Aizpea Oihaneder. EITB
Ostiral honetan, 'Olagarroz eta patataz egindako brotxeta alioliarekin' eta 'Anana azalarekin eta kanelarekin egindako infusioa' prestatuko ditu Aizpea Oihanederrek, 'Oihaneder Bere Saltsan' saioan.
Horrez gainera, bi plater hauen prestaketan, olagarroaren inguruko azalpen eta aholkuak emango ditu sukaldariak. Gainera, Ezpeletako piperrahutsari buruz eta aliolia egiteko moduez ere hitz egingo du, eta infusioaren jatorria azaldu du.
'Oihaneder Bere Saltsan' 13:30ean izango da ikusgai ostiralean.