Itxi

telebista

18. atalaren aurrerapena

Suzko dorreek lehiakideak goratuko ala erreko dituzte bateratze fasearen aurretik, gaur, "Conquis"en

EITB Media

Bateratze fasea hurbil dagoela nabari da, eta Corocote taldeko zenbait kide Oxkarrekin haserre daude. Ez galdu, gaur gauean, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Suzko dorreen jokoa "El Conquistador 19" saioan.

    Suzko dorreen jokoa "El Conquistador 19" saioan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

"El Conquistador del Caribe" saioaren atalak aurrera doaz, eta tenperatura gora doa. Lehiakideak bateratze fasera heltzear daude, eta hori lortzeko urrats bakarrera egon litezke. Ikusteko dago Suzko dorreen probak beraien helburua lortzera eramango dituzten ala ez. Dena den, zalantzarik gabe, lehian jarraitzen duten bi taldeek, Guabanek eta Corocoteek, hain zuzen ere, ez dute erraz izango ikurrina lortzea.

Joko honetan talde bakoitzari dorre bat egokituko zaio; dorrearen solairuetan zenbait zuzi egongo dira, batzuk gorago eta besteak beherago. Garrantzitsua da argi izatea proban lehiakide gehienek parte hartu beharko dutela, eta baten batek bere lana egiteari uko egiten badio, garesti aterako zaiola.

Lehiakideen txandak erabakitzen dituztenean, bakoitzak bere zuzia hartu beharko du, igeri eginez suontzi bateraino joan, zuzia piztu eta dorrean zegoen tokian utzi beharko du. Zuzi guztiak dagokien tokian daudenean, taldeko azken kidea dorrearen goiko alderaino igo beharko da, zintzilik dagoen soka bati bere burua lotu eta soka erre zuziarekin. Orduan, aukeratutako lehiakide hori uretara eroriko da, baina zuzia piztuta mantendu beharko du. Ondoren, berriz ere dorrearen goiko alderaino itzuli beharko da eta suontzia piztu. Bukatzeko, ikurrina hartu beharko dute.

Dena den, zuziak ez dira izango sua izango duten bakarrak, atala puri-purian egongo da eta; batez ere, Corocote taldearen egoerari so egiten badiogu. Urdin gehienak Oxkarren aurka daude, eta honek lehian jarraitzen duenez Mendi kanporatu ostean, egoera jasangaitza egongo da Arantxaren eta Ainiren taldean. Antzuolako kapitaina, gainera, eztanda egitear egongo da debatean ikusi genuen bezala.

Guztiz bestelako egoeran daude Guaban taldeko kideak. Girgiluen jokoa irabazi berri dute, eta, gainera, hiru taldekide gehitu zaizkie: Txoskin, Tole eta Etxe Yocahu taldeko kide ohiak. Beraz, baikor daude bateratze fasearen atarian.

Nortzuk lortuko dute immunitate jokoa irabazi eta, agian, behin betiko, bateratze-fasera iristea? Urdinak egoerari aurrera egiteko gai izango al dira Oxkarrekiko duten amorrua alde batera utzita? Ala egoera oraindik gehiago pozoituko da taldeko kideak muturrera eramateraino?

Izugarrizko tentsioa nabari da, eta galdera horiek guztiek gaur gauean izango dute erantzuna. Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenean, 22:30ean, ETB2n, eitb.eus-en eta "El Conquis"en aplikazioan. Gainera, atal guztiak ikus daitezke EITB Nahieranen, saioaren eta EITB Nahieran appetan eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.