Itxi

albistea

Asteartean 13:30ean

Endibia egosiak perrexil bexamelarekin,'Oihaneder Bere Saltsan' saioan

A.H.

EITB

Aizpea Oihanederrek gainera, ananarekin mermelada eta infusioa egingo ditu saioa amaitzeko

  • Aizpea Oihaneder. EITB

    Aizpea Oihaneder. EITB

Astearte honetan, Endibia egosiak perrexil bexamelarekin errezeta prestatuko du Aizpea Oihaneder sukaldari ezagunak 'Oihaneder Bere Saltsan' saioan. Lau lagunentzako endibia platera prestatzeko, lau endibia beharko ditu Aizpeak, eta horrez gain, tipula bat, 50 g urdaila, 50 g olio, 60 g irina, litro bat esne, 100g perrexil, endibiak egositako ura eta gatza eta piperrautsa.

Horrez gain, eta saioari amaiera emateko ananekin mermelada egingo du alde batetik, eta bestetik, anana azala eta kanelarekin infusio gozo bat nola prestatu azalduko du.

'Oihaneder Bere Saltsan' egunero dago ikusgai  goizeko 13:30etik aurrera ETB-1en eta gaueko 21:00etan errepikatzen da kate berean.