Itxi

albistea

Kirol emanaldia

San Fermineko pilota jaialdia, gaur gauean, zuzenean, ETB-1en

A.H.

EITB

Olaizola II-Apraiz eta Bengoetxea VI-Begino bikoteek jokatuko dute jardunaldiko partida nagusia.

00:23
Olaizola II-Apraiz eta Bengoetxea-Begino, aurrez aurre, gaur gauean ETB-1en

Sanfermineko pilota jaialdia eskainiko du ETB-1ek zuzenean gaur gauean. Hasteko, Lemuno-Aretxabaleta eta Mendizabal III-L. Galartza bikoteek jokatuko dute; ondoren, Bengoetxea VI-Begino eta Olaizola II-Apraiz izango dira nor baino nor gehiago. Jardunaldiko hirugarren norgehiagoka, Olaizola I-Iza eta Aritz Lasa Cecilio bikoteen artekoa izango da. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Koldo Aldalurrek egingo dute kontakizuna Iruñeko Labrit pilotalekutik zuzenean, 22:15etik aurrera.

Frantziako Tourraren 10. etapa

Gainera, gaur ere,  Frantziako Tourraren hamargarren etapa eskainiko du ETB-1ek. Aurtengo edizioko goi mendiko lehenengo etapa izango da, Mâcon eta Bellegarde sur Valserine herrien arteko 184,5 kilometroko ibilbidea. Txirrindulariek hiru mendateri aurre egin beharko diote etapa gogor honetan: la Cote de Corlier, bigarren mailakoa; Col du Grand Colombier, %7,1eko igora duen 17,4 kilometroko mendatea; eta Col de Richermond, hirugarren mailakoa eta mugatik 20 kilometrora. Egunero bezala, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute kontakizuna ETB-1en zuzenean 14:15etik aurrera.