Itxi

telebista

21. atalaren aurrerapena

Gaueko irteera eta hiru parte-hartzailerentzat balizko zigorra, gaur gaueko "El Conquistador" saioan

EITB Media

Final handiaren atarian gaude kasik eta Locurasek, Etxek eta Zuruk larrutik ordain dezakete gauez egindako irteera. Zer gertatuko da beraiekin? Erantzuna, gaur, 22:30ean, ETB2n, eitb.eus atarian eta "Conquis"eko APPan.

  • Locuras, Zuru eta Etxe

    Locuras, Zuru eta Etxe. Argazkia: EITB Mediako bideo batetik ateratako argazkia

"El Conquistador del Caribe" saioaren 19. edizio hau amaitzear dagoenean, lehiakideen arteko lehia inoiz baino estuagoa da, finalerako txartela lortzea baitute helburu. Edozein hanka-sartze garesti ordain dezakete eta, abenturatik kanpo ez gelditzeko, tentuz ibili beharko dira parte-hartzaileak.

Hala, janari bila gauez egindako irteera horrek arriskuan jarri ditu Etxe, Zuru eta Locuras. Arazoak izan ditzakete asteleheneko saioan, edo okerrago, kanporatuak izan daitezke zuzenean. Izan ere, bateratze fase honetako kanpamenduko mugetatik haratago joan dira jatekoaren bila, eta hori guztiz debekatuta dago. Arauak ez betetzeak "Conquis"eko historian aurrekaririk gabeko ondorioak ekar litzake.

Haatik, abenturak segida du eta lehiakideek indarrak ahituta utziko dizkien immunitate joko gogor bati egin beharko diote aurre. Kokoen sarearen jokoan, parte-hartzaileak ahalik eta koko-ur gehien lortzen saiatu behar dira 20 minutuan. Horretarako, lokarri baten laguntzarekin, sare batera igo eta bertan zintzilikatuta dauden kokoak banan-banan hartu beharko dituzte. Aihotza erabilita, kokoak zabaldu eta barruko ura ontzi batera bota beharko dute. Behin denbora amaituta, ontzian koko-ur gehien duen lehiakidea izango da garaile.

Immunitate jokoaren irabazleak finalerako txartela gertu izango du. Irune kanporatu zutenetik, 11 lehiakide besterik ez dira gelditzen bateratze faseko kanpamenduan: bost Guaban, lau Yocahu, eta Corocote eta Atabey bakarrak.

Nor edo nortzuk izango dira hurrengo kanporatuak? Etxe, Zuru eta Locuras izango ote dira saioa utzi beharko dutenak? Astelehenera arte itxaron beharko dugu bada, kontu hauek guztiak argitzeko. 

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe", 22:30ean, ETB2n, eitb.eus-en eta "El Conquis"en aplikazioan. Gainera, atal guztiak ikus daitezke EITB Nahieranen, saioaren eta EITB Nahieran appetan eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.