Itxi

albistea

Audientzia oharra

'NMS' saioak bere historiako kuotarik altuena izan zuen iragan astean

A.H.

EITB

Horrez gain, western zineak urteko kuotarik altuena izan zuen, eta ETB-1eko kirol emanaldiek nagusitasuna lortu zuten euskaldunen artean.

  • KLaudio Landa. Argazkia: EITB

'Ni más ni menos' arratsaldeetako magazinak bere historiako audientzia zatirik altuena lortu zuen: %15,6. Klaudio Landak ohi baino saio luzeagoa aurkeztu zuen pasadan astean eta batez ere, murrizketak eta krisi ekonomikoak euskal familietan duen eragina aztertu zituen saioak. Egunero, bataz beste 250.000 pertsonek bat egin zuten saioarekin Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, arratsaldero ETB-2n eskaintzen den Western zineak ere, bere urteko asterik jarraituena izan zuen, eta 2012ko audientzia zatirik altuena lortu zuen: 15,8%. Bataz beste 154.000 ikus-entzulek bat egin zuten astean zehar eskainitako El hombre que amó a Car Dancing, Cometieron dos errores, Los tres padrinos eta Arma joven pelikulekin.

Kirol emanaldiak ETB-1en

Horrez gain, ETB-1ek publiko euskaldunaren artean nagusitasuna lortu zuen asteburuko estropaden eta Zarautzeko pilota jaialdiaren emanaldiekin.

Igandean eskainitako Pasaiako Portuko Banderaren emanaldiak %31ko audientzia zatia lortu zuen euskal ikus-entzuleen artean eta 81.000 pertsonek bat egin zuten saioarekin emisioan zehar. Larunbateko Ribamontaneko Banderari dagokionez, lortutako audientzia zatia %20,1ekoa izan zen euskaldunen artean eta 87.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen.

Igandean Zarautzen ospatutako pilota jaialdian, Julen Retegi eta Jaunarena pilotariek jokatu zuten partida nagusia, eta norgehiagokak , %22ko audientzia kuota lortu zuen publiko euskaldunaren artean eta 91.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Jardunaldiko lehenengo partidak ere , audientziaren arrera oso ona jaso zuen: %17,5eko audientzia zatiarekin, 84.000 ikus-entzulek bat egin zuten partidaren emanaldian zehar.