Itxi

albistea

23:30ean

'Bilboko Kantak' ikuskizuna, gaur gauean ikusgai ETB-1en

A.H.

EITB

Beti Aurrera taldearen esku, astelehenean, abuztuak 20, izandako emanaldia eskainiko da.

Gaur gauean Bilboko ohiko kantuak izango dira protagonista ETB-1en. Bilboko Doña Casilda parkearen pergoletan astelehenean, abuztuaren 20an, izandako Bilboko Kanten ikuskizuna eskainiko ditugu 23:30ean. Beti Aurrera taldearen eskutik hamalau kanta entzungai izango dira, BIlboko abesti tradizional hauek hiriko ohituretan barrena murgilduko dituzte ikus-entzuleak.

Entzungai izango diren kantak honako hauek dira: "Campanerita botxera", "Himno antiguo Athletic", "Pimpiribin", "Sietecallera", "Gure Txoko", "Con Txistu y acordeón", "Tokero Alma de León", "Bizkaia es un bello jardín", "Ixil ixilik dago", "Zapateros Ambulantes", "Gente Tronera", "Desde Santurce a Bilbao", "Bilbao- New York", "Brigida y Pantaleón" eta "Bilbao y sus pueblos".