albistea
22:00etan
'Bi eta Bat' atal berriak, gaur gauean, ETB-1en
A.H.
EITB
Jose Lontxo, Idoia eta Jaione bizilagunek egoera eta arazo berriei aurre egingo diete ostegunero Euskal Telebistan.
-
'Bi eta Bat' saileko protagonistak.
Euskal Telebistak 'Bi eta Bat' telesailaren atal berriak eskainiko ditu ostegunetik aurrera. Uda sasoiaren ondoren, ETB-1ek Jose Lontxo, Idoia eta Jaione bizilagunak egoera eta arazo berrien aurrean aurkeztuko ditu astean behin.
Ostegun honetan, Jose Lontxoren nortasun eta afektibitate krisi larria biziko dute protagonistek. Izan ere, kalean "dohaineko besarkadak" eskaintzen dituzten neska talde batekin topatuko da Jose Lontxo eta ez die hurbildu ere utziko. Pep bere semeak, horrelako besarkadaren bat ondo etorriko litzaiokeela esango dio, alarguna baita eta inoiz besarkatzen ez delako. Gertakariak Jose Lontxoren barne barneko beldurrak kanpora aterako ditu.
Bestalde, Javi auzokideak, bosgarren solairuan bizi den Izaskun Ertzaina besarkatu besterik ez du egin nahi. Baina lortuko duen gauza bakarra, hankartean ostiko bat izanago da. Ostikoak "liluratuta" utziko du Javi eta Izaskunen mugimendu guztiak gertutik jarraituko ditu.
'Bi eta Bat' ostegun honetan emitituko da 22:00etik aurrera ETB-1en