albistea
Kirol eskaintza
Estropadak, pilota, errugbia eta herri kirolak, igandean, ETBn
A.A.
EITB
El Corte Ingles Bandera, Logroñoko jaialdia eta Lezoko Torneoa, Getxo Artea-Bizkaia Gernika neurketa eta Euskadiko Artzain Txakur Txapelketa.
-
Regatas. EITB
Kirol eskaintza bete betea dakar Euskal Telebista iganderako. Hasteko, 12etan, estropadak. El Corte Ingles Bandera, San Miguel Ligako azkena, zuzenean jarraitu ahal izango da ETB-1en eta eitb.com-en, Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandararen eskutik.
12:30ean, ETBK Sat-en, afizionatu mailako pilotari tartea egingo diote, Lezoko Torneoko finalak eskaintzeko. Iñigo Aiestaranek egingo du kontakizuna.
15:00etan, ETB-1en, herri kirolei eskainitako saioan, goizean Atxondon jokatutako Euskadiko Artzain Txakur Txapelketan gertatutakoak bilduko ditu Koldo Aldalurrek.
15:30ean, Jon Ander Gorospek eta Jon Azkargortak, errugbi ligako Getxo Artea-Bizkaia Gernika partidaren berri emango dute ETBK Sat-en.
17:00etan, 'ETB Kantxa' saioak Logroñoko Adarragako pilota jaialdia eskainiko du ETB-1en eta eitb.com-en. Atariko partidan, Arretxe II-Mendizabal II eta Julen Retegi- Peñagarikano bikoteak izango dira aurrez aurre. Neurketa nagusia San Mateo Torneokoa izango da: Gonzalez-Zubieta / Bengoetxea VI-Begino. Amaitzeko, Lemunok eta Aretxabaletak, Mendizabal III.aren eta Arrutiren aurka jokatuko dute. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.
Amaitzeko, 'Gol Festa'k futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du. Mikel Olazabalek gidatuko du saioa 21:00etatik aurrera ETB-1en.