albistea
Pilota
San Mateo Torneoko jaialdia, ETB-1en
A.H.
EITB
Titin III-Merino II eta Bengoetxea VI-Begino bikoteek jokatuko dute jardunaldiko partida nagusia.
-
Pilota. EITB
San Mateo Torneoaren jaialdia eskainiko da ETB-1en 22:00etatik aurrera. Hasteko, Olaizola I-Mendizabal II eta Idoate-Peñagarikano izango dira nor baino nor gehiago jardunaldiko lehenengo partidan. Ondorengo txapelketako partidak, berriz, Titin II-Merino II eta Bengoetxea VI-Begino jarriko ditu aurrez aurre. Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Koldo Aldalurrek egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.