telebista
Castinga
Sare sozialek aukeratuko dute "El Conquistador" saioko 21. edizioko lehiakideetako bat
EITB Media
"Conquis"eko Instagram kontuan adostutako erronka bat gainditu beharko dute hiriburuetako castingetan hitzordua lortu duten hautagaiek. 21. edizioko lehiakidea lau finalisten artean erabakiko da, bozketa bidez.
-
"Conquis"en donostiako castingeko irudiak. Argazkiak: "Conquis"en Instagram kontua
Irailaren 12tik 19ra bitartean egingo dituzte "El Conquistador" saioko 21. edizioko lehiakideak aukeratzeko aurrez aurreko castingak hainbat hiriburutan. Baina aurten bada berrikuntza bat. Izan ere, lehiakideetako bat sare sozialen bitartez aukeratuko dute, Conquiseko Instagram kontuko jarraitzaileek, hain justu.
Hala, aurrez aurreko castingetan hitzordua duten hautagaiek Conquiseko Instagram kontuan jarraitzaileek bozkatutako erronka bati egingo diote aurre. Esaterako, hautagaiak mozorrotuta joan behar dira Donostiako hitzordura. Hiriburu bakoitzeko erronka zein den bezperan jakinaraziko dute, Instagramen.
Hauek dira, hurrenez hurren, castingen datak eta lekuak:
-Irailaren 12an eta 13an, Donostian: Silken Amara Plaza.
-Irailaren 16an eta 17an, Bilbon: NH Collection Villa de Bilbao.
-Irailaren 18an, Iruñean: NH Pamplona Iruña Park
-Irailaren 19an, Gasteizen: Silken Ciudad de Vitoria
Hiriburu bakoitzetik finalista bakarra aukeratuko dute, lau guztira. Irailaren 20an, hautagai bakoitzaren bideo bat argitaratuko dugu, eta Instagrameko jarraitzaileek gustukoena aukeratuko dute. Atsegin dut gehien dituenak irabaziko du El Conquistador saiora joateko txartela.