Itxi

albistea

Aurrerapena

Etorkizuna aldatzear izango dute 'Goenkale'ko protagonistek

Aukera berriak zabalduko zaizkie Garbiñeri, Aliziari eta Kandidori. Beste zenbaiten bizitza, aldiz, gero eta gehiago korapilatuko da.

  • Argazkia: EITB

Etorkizuna aldatzear izango dute 'Goenkale'ko zenbait protagonistak. Badirudi Garbiñeren zoria aldatzear dela, eta horixe esango die seme-alabei: laster aitaren heriotzari dagokion kalte-ordaina kobratuko dute, eta etorkizunak itxura hobea dauka.

Alizia ere aukera berri baten bila dabil. Gauzak antolatzen hasiko da Boga berriz zabaltzeko, baina lehen oztopoa hurbil izango du.

Kandidok, berriz, ez dauka garbi etorkizuna. Ertzaintzara itzultzeko aukera dauka, baina beldurra eragiten dio horrek. Zaharkituta sumatzen du bere burua, eta barregarri gelditzeko beldur da. Aliziak lana hartzera bultzatuko du, bizitzak bigarren aukera eman baitio lan arloan.

Bestalde, Malenek argi dauka Lukasek engainatu egin duela eta arrastoen bila dabil. Senarraren ordenagailuan sartuko da, eta, bertan irakurriko duenarekin, begiak zabaldu beharko ditu.

Baina arazo mistikoagoak ere izango dira. Jonek fedeari lotutako zalantzak dauzka, eta Inesi kontatuko dizkio. Hori bai: ez dio kontatuko gelako lau hormen artean ezkutatu nahiko duen sekretua.