Itxi

albistea

Estreinaldia

'Leku Hutsak, Hitz Beteak' Atxagaren lanaz dokumentala, igandean

A.E.

EITB

Joxe Anjel Arbelaitzek zuzendutako lanak Bernardo Atxagaren alderdi intimoena ere agertuko du.

  • 'Leku Hutsak, Hitz Beteak' Atxagaren lanaz dokumentala, igandean

Leku Hutsak, Hitz Beteak Bernardo Atxagaren lan literarioa ardatz duen dokumentala estreinatuko dute igandean ETB-1en. Joxe Anjel Arbelaitzek zuzendutako lanean, idazleak hizpide ditu jostundegia eta elizak, paisaia hutsak eta hiriak, bere idazkien oinarrian dauden hainbat pertsona hezur-haragizkoak, eta Obaba bezalako irudimenezko lekuak. Iragana eta oraina nahasten dira ibileran.

Dokumentalak Bernardo Atxagari aitortza egitea du helburu egileen esanetan. Literatura munduan, euskal kulturaren munduan, eginiko lana islatuko du dokumentalak, baina Bernardo Atxagaren alderdi intimoena ere agertuko da.

Bere bizitzako gertakari gogoangarrienak, gaur egungo kezkak eta etorkizunari eskatzen dizkion horiek guztiak azalduko ditu Bernardo Atxagak berak. Euskal kulturaren erreferente, idazketan eginiko lana aski ezaguna bada ere, Bernardo Atxagaren alderdi pertsonala gutxik ezagutzen dute, eta hori izango da dokumental honen giltzarria.

Leku Hutsak, Hitz Beteak igande honetan, 22:15ean, izango da ikusgai.