Itxi

albistea

22:10ean

Malenen heriotzak guztien bizitzetan izango du eragina, 'Goenkale'n

Lur jota daude guztiak, eta noraezean ibiliko dira.

01:49
Arraldetarrak lur jota ikusiko ditugu 'Goenkale'n

Malenen heriotzak guztiei eragingo die 'Goenkale'ren gaurko atalean. Inesek bere burua joko du erruduntzat, eta horrek eragin lazgarria izango du bere bizitzan. Lukas eta Mireia lur jota daude, eta Julianek, harrigarria badirudi ere, Garbiñerengana eta haren familiarengana joko du kontsolamendu bila.

Bestalde, Garbiñeren eta Sabinoren arteko harremanak oztopo berri bat izango du: Asunek mespretxuz hartuko du semearen ustezko andregaia.

Kandido ere hartu dute jomugan Asunek eta Sabinok, batik bat, Ertzaintzara itzuli denetik. Sabinorekin eztabaida gogorra izango du baserrietan gertatzen ari diren lapurreta ugarien eraginez; euren ustez, Ertzaintza ez da ezer egiten ari arazo horri irtenbidea emateko. Horren guztiaren ondorioz, Kandidorentzat ez da samurra izaten ari ertzain lana, eta, uzteko bidean dela badirudi ere, bertan zergatik sartu zen gogoraraziko dio zerbaitek.

Azkenik, Saidek haize berriak ekarriko ditu guztien bizitzetara. Naia eta Alizia harrituta utziko ditu bere ohiturekin, eta Jessi liluratu egingo du berehala.