albistea
22:00etan
Hauteskunde eztabaida, ETB-1en eta eitb.com-en
A.A.
EITB
Iñigo Urkulluk (EAJ/PNV), Idoia Mendiak (PSE-EE), Laura Garridok (PP), Laura Mintegik (EHBildu), Gorka Maneirok (UPyD) eta Felix Gonzalok (EB-Berdeak) parte hartuko dute.
-
Ander Arzak.Argazkia:EITB
Euskarazko bigarren hauteskunde debatea izango da 22:00etan ETB-1en. Ander Arzak aurkezleak gidatuko du eta Iñigo Urkulluk (EAJ/PNV), Idoia Mendiak (PSE-EE), Laura Garridok (PP), Laura Mintegik (EHBildu), Gorka Maneirok (UPyD) eta Felix Gonzalok (EB-Berdeak) hartuko dute parte.
Aztertu beharreko gaiak, berriz, oro har, honako hauek izango dira: krisia eta ekonomia, herri eredua, eta bakegintza eta elkar bizitza.
22:00etan hasiko da debatea ETB-1en eta eitb.com-en, eta Euskadi Irratiak ostiralean, urriaren 19an, emango du 08:30ean.