albistea
HARRIA 100
Harria eta harri-jasotzaileei omenaldia, ETB-1en, larunbatean
M.A.
EITB
Kantua, musika, dantza, akrobaziak eta herri kirolak bateratzen ditu ikuskizun honek.
-
Harri-jasotzailea. Argazkia: EITB
Larunbatean, urriak 20, Euskal Telebistako lehen kateak Harria 100 izeneko ikuskizun berezia emango du. Harria eta harri-jasotzearen azken 100 urteei omenaldia egiten dion ekitaldia 21:00etatik aurrera izango da ikusgai.
Harria diziplina anitzeko ikuskizuna da, herri kirola ardatz hartuta, kantua, musika eta dantzarekin uztartzen duena. Indarra eta abileziaren arteko orekaren isla bizia.
Batetik, ekitaldi honetan hiru harri-jasotzailek errekor saiakera egingo dute, kirol hau lehen aldiz antzoki batean ikusteko aukera izango delarik. Aimar Irigoien, Idoia Etxeberria eta Urdax Magunazelaia harri-jasotzaileek hainbat marka gainditzeko ahalegina egingo dute.
Bestetik, diziplina anitzeko ikuskizun berritzailea taularatuko dute hainbat taldek. Oreka TX, Kukai dantza konpainia, Amaren Alabak taldea eta Ander Lipus oholtzan izango dira hiru harri-jasotzaileekin batera.