albistea
ETB-1, 22:15ean
Martxelo Otamendi izango da protagonista'Bisitaria'n
A.A.
EITB
Berria egunkariko zuzendaria gertutik ezagutzeko parada izango du Xabier Euzkitzek.
-
Xabier Euzkitze eta Martxelo Otamendi. Argazkia: EITB
Xabier Euzkitzek Berria egunkariaren egoitzara eta Tolosara egingo du 'Bisita' aste honetan. Bai baten zein bestean, Martxelo Otamendi izango du anfitrioi. Hauteskundearen osteaz eta etorkizun hurbilean gerta daitekeenaz arituko dira, baina baita iraganaz, Euskaldunon Egunkaria itxi zuteneko oroitzapenez, orduko atxiloketa, orduko eta geroagoko tortura salaketez...
Oroitzapen guzti horiek indarra hartu dute egunotan, Estrasburgotik heldutako albistearekin. Izan ere, Europako Giza Eskubideeen Auzitegiak Espainia kondenatu du Martxelo Otamendi Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendari ohiaren tortura salaketak ez zituelako behar bezala ikertu.
'Bisitaria', dena den, Berria-ko zuzendariaren alde pertsonalagoak ere ezagutuko ditu, dena ez baita lana, eta, jakina, kazetariek ere badituzte euren zaletasunak, euren lagunak eta euren maniak, nola ez.
'Bisitaria' 22:15ean emango da ETB-1en asteazkenean.