Itxi

telebista

21:00

'Kantuan Prest' saioaren estreinaldia, ETB-1en

Maider Gorostegi Gazteako esataria izango du gidari tarteak eta berarekin batera, bi solaskide egongo dira: Oihan Vega eta Miren Fernandez.

  • Maider Gorostegi, Oihan Vega eta Miren Fernandez. Argazkia:EITB

'Kantuan' saioaren harira, 'Kantuan Prest' saioa estreinatuko du ETB-1ek gaur, urriak 30. Maider Gorostegi Gazteako esataria izango du gidari tarteak eta berarekin batera, bi solaskide egongo dira: Oihan Vega dj-a, Gazteako aurkezle ezaguna baita ere, eta musikan aditua, eta Miren Fernandez abeslari eta 'Kantuan' programan lehiakideei musika aholkuak emateaz arduratzen dena.

Hiruren eginkizuna 'Kantuan' lehiaketaren azken atalean gertatutako guztia aztertzea izango da: lehiakideen saioak, epai-mahaiaren erabakiak, eszenario gaineko unerik hunkigarrienak, saioan sortu daitezkeen liskarrak... Zer konta eta zer aztertu asko izango da 'Kantuan Prest' saioan. Horrez gainera, saio bakoitzean lehiakideren bat ere izango dute gonbidatu.