Itxi

albistea

Umore saioa

'Kontuz, Atsuak! Pintxopoten', igande honetan

A.E.

EITB

Hainbat pintxopotetan ibiliko dira Maikrux eta Marikarmen.

00:22
'Kontuz, atsuak', pintxo potetan, igandean, ETB-1en

Datorren igandean, azaroak 4, 'Kontuz, Atsuak!' saioan, Maikrux eta Marikarmen pintxopoteetan ibiliko dira, gure artean hedatu den fenomeno honen berri emanaz, beraien ukitu bereziaz, noski.

David de Jorge eta Martin Bersategirekin elkartuko dira Lasarteko jatetxean, eta bi sukaldariekin, 'Robin Food'-eko platoan, guarrindongada-pintxo espezialak prestatuko dituzte.

Bilbo aldera ere joango dira bi atsuak. Bertan, Xabier Kintana Euskaltzainarekin Euskaltzaindiko egoitza ezagutu eta sukaldaritzako hainbat termino euskaraz nola esan ibiliko dira... Eta gero, elkarrekin Bilbao taberna ezagunera joango dira. Han, Mikel Martinez aktore-tabernariarekin, solasaldi dibertigarria izango dute pintxopotea gorabehera. Izan ere, han ez baitute egiten.

Zarauzko pintxopotera ere joango dira bi atsuak, hango giroaren berri emango digute... baina gainera, Karlos Arguiñanoren jatetxe-hotel-tabernan ere izango dira. Martin eta Eneko Arguiñanok hango berri emango dute eta beraien pintxopote berezia aurkeztu.

Betiko legez, Pello Zabalarekin ere izango dira, fraideek ondo jan eta edan zale fama baitaukate.

Pintxopotearen inguruko erreportaje berezi eta xelebrea Euskal Herrian barrena, atsuen eskutik, igande honetan ETB-1en, 21:50ean.