Itxi

albistea

ETB-1en eta ETB-2n

Biodibertsitatearekiko zorrari buruz, 'Teknopolis' saioan

A.A.

EITB

Horrez gain, Nexus 7 tablet modeloaz erreportajea izango da ikusgai eta urriko argazkirik onena emango dute ezagutzera.

  • Oihana Jauregi. Argazkia: EITB

BioRes, Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait ikertzailek bultzatutako ikerketa, izango dute abiapuntu 'Teknopolis' saioko lehen erreportajean. Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiak munduko biodibertsitatearen galeran duen erantzunkizuna aztertzea izan da proiektu horren funtsa. Ardura edo zor horrek hainbat lurraldetako gizarteetan ekonomian eta bioaniztasunean izan duen eragina sakondu nahi izan da proiektuan. Orain 'Euskal Herria, ezkutuko zorra' izenburuko dokumentalaren bidez, ikerketa-taldekoak emaitzen zabalkundea egiten ari dira. Leire Urkidi ikerketaren eta dokumentalaren egileetako bat da. Biodibertsitatea ardatz hartuta, 'Teknopolis'en harekin mintzatu gara.

Nexus 7 tablet modeloari erreparatuko diote jarraian. Merkatuan tableta asko daude, gehienak 10 hazbete inguruko pantailarekin. Baina, azkenaldian, tableta estandar horiei ahizpa txikiak jaio zaizkie: zazpi hazbeteko pantailadunak, hain zuzen. Eramangarriagoak, eta, batez ere, merkeagoak dira.

Amaitzeko, urriko argazki-lehiaketaren irabazlea emango du ezagutzera Oihana Jauregik aste honetan.

'Teknopolis' larunbatean dago ikusgai ETB-1en, 14:55ean, eta igandean ETB-2n, 08:45ean. Errepikapenak astelehen gauean ETB-1en eta astearte gauean ETB-2n.