telebista
APParen bidez
Bozkatu "Conquis 21"eko zure lehiakide gogokoenaren alde!
EITB Media
35 lehiakidek hartuko dute parte 21. edizio honetan. Aurten ere, ez da kanporaturik egongo asteroko debatean, eta emaitza Ikuslearen Lehiakide Gogokoenaren final handian jakingo dugu. Erabiltzaileek "Conquis"eko APP-aren bidez emango dute botoa, gehienez egunean behin.
-
Bozka ezazu "El Conquistador del Caribe"ren zure lehiakide gogokoenaren alde. Irudia: EITB Media
Abian da jada "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren 21. edizio honetako Ikuslearen Lehiakide Gogokoena aukeratzeko bozketa. Bada garaia "Conquis"eko komunitateak hitza hartu eta garailea erabakitzeko. Hala, abenturaren hasieran 37 lehiakide baziren ere, azkenean 35ek hartuko dute parte bozketan. Izan ere, saioa utzi dutenek ez dute lehiakide gogokoena izateko aukerarik, osasun arrazoirengatik utzi dutenek salbu.
Lehiakide gustukoena aukeratzeko "Conquis"eko APP-a erabili behar da. Horretarako, Play Storetik edo Apple Storetik jaitsi daiteke aplikazioa.
Zabaldu ondoren, oso erraz topatuko duzue publikoaren gogokoena aukeratzeko atala. Lehiakide guztien argazkiak azalduko dira bertan eta bakarra aukeratu beharko duzue. Gogoratu botoa egunean behin bakarrik eman ahal izango duzuela.
Aurten ere, ez da asteroko kanporaturik izango debatean, eta bozketaren emaitza Ikuslearen Lehiakide Gogokoenaren final handian jakingo dugu.
Gogoratu! Jaitsi "Conquis"eko aplikazioa eta eman botoa zure lehiakide gogokoenaren alde! Zurea da hitza.