albistea
23.10ean
Iñigo Urkullu, 'Azpimarra+' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, saioko ekonomia adituek krisiaren inguruko azkeneko albisteak aztertuko dituzte.
Gaur gaueko 'Azpimarra Gehiago' saioan Maddalen Iriartek Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidente eta lehendakarigaia elkarrizketatuko du. Euskadik bizi duen egoera politiko eta ekonomikoaz galdetuko dio, baita datorren legealdirako dituen erronkei buruz ere.
Elkarrizketaren ondorengo debatean, Pilar Kaltzadak, Eneko Anduezak eta Elena Lakak parte hartuko dute. Gainera, Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran ekonomia adituek krisiaren inguruko azken albisteak aztertuko dituzte.
'Azpimarra Gehiago', 23:10etik aurrera, ETB-1en.