albistea
Begoña Zubietak aurkeztuta
Guatemalan Sexu hezkuntzaz jarduteko ekimenaz, astearteko 'Forum'en
A.H.
EITB
Begoña Zubietak Euskadiko Medicus Mundi elkarteak egindako lehiaketaren irabazleak elkarrizketatuko ditu.
-
Begoña Zubieta. Argazkia: EITB
Euskadiko Medicus Mundi elkarteak Guatemalan sexu hezkuntzaz jarduteko boluntario programa ireki zuen. Herrialdeko populazio indigenaren artean, sexu harreman seguruak izateko eta ugalketa arazoen gaineko hezkuntza sustatzeko programa honetarako boluntarioak, lehiaketa bidez aukeratu zituzten elkartean.
Astearteko 'Forum'ek lehiaketako lan irabazleak aztertuko dituzte eta Hegoamerikako herrialde honetan ibili izan diren boluntarioen bizipenak ezagutuko ditugu.'Forum' astearte honetan emitituko da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.