Itxi

albistea

Felix Linaresek aurkeztuta

'Green Zone-Distrito protegido' filma, 'LND' saioan

A.R.

Erredakzioa

Gainera, Kim Basinger izango da saioko protagonista, larunbatean 59 urte betetzen dituelako.

  • 'Green Zone-Distrito protegido' filma, asteartean, 'LND' saioan

''La Noche de'' programak Green zone-Distrito protegido pelikula eskainiko du asteartean. Akziozko film honen zuzendaria Paul Greengrass da, eta Matt Damon da pertsonaia nagusia. Elkarrekin, talde ona osatzen dute, izan ere, elkarrekin lan egin zuten ''El mito de Bourne'' eta ''El ultimátum de Bourne'' pelikuletan. Bi filmek arrakasta itzela izan zuten, eta ''Green zone'' pelikulan berriro ere elkarrekin lan egin zuten.

Tropa estatubatuarrek Bagdaden egindako okupazioaren inguruko pelikula da, eta tenienteordeari (Matt Damon) eta bere taldeari hondamendi masiboa eragin dezaketen armak aurkitzeko eginkizuna ematen diote. ''La Noche de'' saioak akziozko pelikula honen xehetasun batzuk emango dizkigu.

Bestalde, ''La Noche de'' saioak Kim Basinger aktoreari buruz hitz egingo digu, larunbat honetan 59 urte betetzen dituelako, eta bere armairua ezagutuko dugu ''El armario de Kim Basinger'' atalean. Kirk Douglas saioko beste protagonista bat izango da, izan ere, igande honetan 96 urte egingo ditu. Gainera, ''El túnel del tiempo'' atalean, 1962. urtean euskaldunok ligatzeko abilidade kaxkarrak genituela ikusiko dugu.

La Noche de...Green zone-Distrito, protegido, 22:15etik aurrera ETB-2n.