Itxi

albistea

Amaiera

Amaiera ikusgarria, gaur, 'El Conquistador del Aconcagua' saioan

J.J.

Erredakzioa

'El Conquistador del Aconcagua' lehiaketa amaierara iristen ari da, eta, Cólera gunerako igoeran gertatutakoa ikusita, aukera guztiak daude zabalik.

  • Amaiera ikusgarria, gaur, 'El Conquistador del Aconcagua' saioan

Aurtengo ‘El Conquistador del Aconcagua’ saioaren finala inoiz baino interesgarriago dago. ‘La Película’ saioak eskainitako laburpenaren ondoren, lehiaketaren amaieran aukera guztiak zabalik daudela ikus dezakegu.

Magda, Kote, Roberto, Serafín eta Iñaki gailurrera igotzeko prest ikusi genituen lehiaketaren 10. atalean, Juanito, Julian eta espedizioko gainerako taldekideekin batera. Juanito eguraldi-iragarpenarekin kezkatuta ikusi genuen; izan ere, 40-45 km/h-ko haize-ufadak iragarri zituen . Hala ere, egusentian irteteko planarekin aurrera jarraitzen du. Esnatzean, sentsazio termikoa 25 gradukoa da zeropetik, haizearen eraginez. Juanitok Plaza de Mulasera deitu du azterketa medikoak egingo dituztela eta haizea baretu arte itxarongo dutela esateko. Behean, Koro, Laura, Iban eta Andoni kezkatuta eta informazio gehiagoren zain daude.

Beraz, asko dira airean dauden galderak: Medikuak zeini eman dio jaisteko gomendioa? Nork lortuko du Aconcaguako konkistatzailearen titulua?

Finala, gaur gauean 22:30ak aldera emango da ETB-2n.