albistea
Euskadi Irratiak 30 urte
Imanol Cover lehiaketako finalisten kontzertua, ostegunean, ETB-1en
A.E.
EITB
Euskadi Irratiak Imanol Oroituz taldearekin batera antolatutako sariketako txapelduna Ainara Ortega izan zen.
-
Ainara Ortega
Euskadi Irratiak eta Imanol Oroituz taldeak antolatutako Imanol Cover lehiaketako finalisten kontzertua eskainiko du ETB-1ek ostegunean, 22:50ean. Euskadi Irratiaren 30. urteurreneko ekitaldien barruan antolatutako sariketako irabazlea Ainara Ortega izan zen.
Imanol omentzeko asmoz antolatutako lehiaketa da Imanol Cover. Parte hartzaileek Imanolek kantatutako abestien bina bertsio aurkeztu zitzaketen, era librean. Guztira, 52 bildu zituzten. Kalitate handiko lanak izan dira, epaimahaiaren esanetan. 21 talde edo bakarlarik hartu dute parte: 9 bakarlarik, 6 bikotek eta 6 taldek hain zuzen ere.
Finalerako honako hauek salikatu ziren: Bidean Galduta; Ainara Ortega; El Beso de Klint; Lauburu; Xabier Artieda; Edorta eta Txas, Zubietako Guajiroak, eta Estibaliz Olivares eta Olatz G. Epaimahaiak Ainara Ortega izendatu zuen txapeldun.
Bestalde, eitb.com webgunearen bitartez, entzuleek euren abeslari gustukoena aukeratu zuten. Edorta eta Botik bikotea sailkatu zen lehenengo eta Arantza Salterain eta Pantxo Cruz bigarren.
Zazpi finalistek eta entzuleek saritutako biek zuzenean jo zuten Donostiako Lugaritzen egin zen kontzertuan.