albistea
22:45ean
Euskal luxuaz, igandeko 'Harian' saioan
A.H.
EITB
Euskal Herritik irten gabe luxuaz gozatzeko hainbat proposamen egingo ditu saioak.
Luxu txiki batzuk ia denok izaten ditugu. Izan ere, noizbehinka, apetak emanik egiten dugu gauzaren bat edo beste, diruari begiratu gabe. Baina askotan, luxua Euskal Herritik kanpo topatzea errazagoa dela pentsatzen dugu, eta aste honetako 'Harian' saioak kontrakoa erakutsiko digu.
Euskal Herritik irten gabe, luxuzko hamaika proposamen egingo ditu 'Harian'ek, ahaztezineko plazerraz gozatzeko. Izan ere, Hondarribian munduko haragirik onena hazten da: wagyurena. Haragi hori dastatu eta gaua xarma handiko hotel batean eman, auto berezia gidatu, zuen lurrin propioa izan, luxuzko arropa jantzi edo itsas bidaia eder bat egin.
Hauek eta beste hainbat proposamen, igandeko 'Harian' saioan, 22:45etik aurrera ETB-1en.