Itxi

101 Gaztelu

Udazken honetan

Euskal Herriko 7 herrialdeetako gazteluak '101 Gaztelu'ren eszenatoki

A.E.

EiTB

Julian Iantzik udazkenean aurkeztuko duen abentura 20 gaztelutan grabatu dute.

0:08

Euskal Herriko zazpi herrialdeetan barreiaturik dauden 20 gaztelu eta jauregitan grabatu dute '101 Gaztelu' saioa. Udazkenean estreinatuko da ETB1en Julian Iantzik aurkeztuko duen abenturazko lehiaketa berria.

'101 Gaztelu' lehiaketak gazteluak ditu, esan bezala, ardatz nagusi. Lehia, berriz, bi talderen artekoa izango da. Sei partaidez osaturiko bi talde arituko dira nor baino nor gehiago: Zaldunak eta Billauak.

Gazteluz gaztelu bidaiatuko dute bi taldeok Euskal Herrian barna. Saio bakoitzean, taldeak izango duen lehen erronka garrantzitsua gaztelua topatu eta gaztelura iristea izango da. Behin hori lortuz gero, gaztelua izango da, baita ere, gainditu beharko duten probaren eszenatokia.

Lehiakide talde bakoitzak kapitan bat izango du, eta atal bakoitzean, taldeak laguntzaile ospetsu baten laguntza jaso dezake, ohore hori eskuratzen badu behintzat.

Lehiakideen helburua ahalik eta gazteluetako bandera gehien lortzea da, eta ehunka kilometro egingo dituzte xede hori betetzeko. Udazkenean, saioa estreinatzearekin bat, argituko da lehiakideek hori egiteko izango duten modua.

Parte hartzaileak gazteluen lurraldeetan murgilduko dira, borrokaldi eta konkista historiko garrantzitsuak izan ziren tokien bila. Bertan, euren borrokaldi propioak bizi behar izango dituzte, mota guztietako probei aurre eginez, 'Conquis'en estilora.

'Basetxea' eta 'El Conquistador del Fin del Mundo' saio arrakastatsuen arrastoa jarraitzen duen lehiaketa, Hostoil ekoiztetxeak egin du ETBrentzat.