101 Gaztelu
3. atalean
Conquiseko Migueliz, gaurko '101 Gaztelu' saioan
A.A.
EiTB
Gaur gauean, Arabako lurretan sartuko da ETB1eko abentura saioa eta bertako gazteluak bisitatuko ditu. Oraingoan, txerriaren jokoa egin beharko dute lehiakideek.
-
Migueliz, 'Conquistador del Fin del Mundo'ko lehiakide ohia
Conquiseko Miguelizek hartuko du parte gaurko '101 Gaztelu' saioan. Bera izango da aste honetako laguntzaile ezaguna eta taldeetako batekin batera parte hartuko du.
'101 Gaztelu' Arabara helduko da aste honetako saioan. Gaztelugatxeko Donienen egin dute lo talde biek, eta goizean goiz pista jasoko dute hurrengo gaztelura heldu ahal izateko. Bidaia luzea dute aurretik, eta gainera ez da batere erreza izango; hainbat lekutan galdetzera gelditu behar izango dutelako.
Bidean Migueliz, 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioan parte hartu zuen lehiakidea aurkituko dute. Eta harekin egingo du taldetako batek Villañanen dagoen Varonatarren dorretxera arteko bidea. Garaiz helduko ote dira?
Nola edo hala, Conquisen ezagun egindako joko bat izango dute zain Arabako gaztelu horretan; txerriaren jokoa, hain zuzen ere. Haragi puxka gehien lortzen duen taldeak gau lasaia pasako du. Beste taldea arriskuan egongo da ordea.
Sorpresa gehiago ere izango dira hirugarren atal honetan. Gaur 22:00ak aldera ikusiko dugu zer gertatzen den ETB1en eta baita online eitb.com-en ere.