Itxi

101 Gaztelu

Unerik onenak

Liskarrak hasi dira bi taldeen artean

Bilauak kexu dira Zaldunak eta, batik bat, Mikel Goñi hartzen ari diren jarrerarekin.

1:15

Liskarrak hasiak dira '101 gaztelu' saioko bi taldeen artean. Bilauak kexu dira Zaldunek autokarabana egoera kaskarrean eta zikin utzi dietelako, eta ez zaie batere gustatu Mikel Goñik egin dien txantxa: arrautza guztiak jan ondoren, arrautzen kaxa hozkailuan utzi dute ohartxo batekin: "Gelditzen diren arrautza bakarrak nireak dira". Gainera, gasarekin arazoak izan dituzte Bilauek; piztu ezinik ibili dira eta arraina ezin izan dute prestatu.

Zaldunek ez diete gauza horiei garrantzirik eman. Mikel Goñik arrautzena txantxa hutsa izan dela dio, Maritxalarrekin daukan aspaldiko sesio batekin lotuta dagoela; eta gasaren kontuari dagokionez, taldekideek esan duteez dela euren errua Bilauak pizteko gai ez izatea.