101 Gaztelu
Gaurko aurrerapena
Imanol Agirreren laguntza lortzeko lehia gogorra, '101 Gaztelu' saioan
Araban jarraituko dute Zaldunek eta Bilauek, eta oinez abiatuko dira, ibilgailuak utzita. Orain arteko jokorik gogorrenetakoa gainditu beharko dute, gainera, pilotari ohiaren laguntza lortzeko.
Aste honetako '101 Gaztelu' saioa berezia izango da. Gaur 21:45ean hasita ETB1en ikusiko dugun saioan, Zaldunak eta Bilauak autokarabana eta furgoneta utzi eta oinez abiatuko dira hurrengo gaztelura, Arabako Ozio herriraino hain zuzen ere.
Mikel Goñiren talde gorriak ondo pasatu du gaua, autokarabanaren goxotasunean. Manu Maritxalarren talde beltzak, berriz, izarpean egin du lo, aurreko jokoa galdu ondoren. Horiek, gainera, azken bi jokoak galdu dituzte. Eraginik izango al du horrek hurrengokoan?
Aste honetakoa, gainera, orain arteko jokorik gogorrenetakoa izango da. Baina, sari moduan, Ozioko gaztelura lehenengo heltzen denak Imanol Agirre pilotari ohiaren laguntza izango du. Eta, ziur aski, oso garrantzitsua izango da laguntza hori garaipena lortzeko.