Itxi

101 Gaztelu

Lehiakide berria

Ane lezoarra da Bilauen taldeko kide berria

Kirolzalea da Ane Cazorla gaztea. Judoko Espainiako txapelduna izan da, eta lirain egotea gustatzen zaio.

0:53

Manu Maritxalarren Bilauek lehiakide berria dute '101 gaztelu' saioaren 5. atalean: Ane Cazorla. Lezokoa da, 19 urte ditu, eta kirolaria da.

Judoa da gipuzkoar honen kirola. Espainiako txapelduna da, eta Europako Kopan hirugarren geratu zen. Indartsua eta kementsua da, eta gogoz beterik dator Argiñek utzitako lekua betetzera.

Ane nahiko pinpirina ere bada. Eder egotea gustatzen zaio, eta ez badago, umore txarrez jartzen da. Ez dakigu horri aurre nola egingo dion saioak aurrera egin ahala, eta, batez ere, furgoneta txiroan egotea egokitzen zaionean, baina, oraingoz ongi moldatu da saioan eman dituen lehen orduetan.

Probetan, zeukan guztia eman du, eta gustura ikusi du bere burua saioaren amaieran. Lehiakide ona dirudi lezoarrak, eta Bilauen taldeari indarra emango dio. Ikusiko dugu aurrerantzean zein garapen daukan probetan eta bizikidetzan.