Itxi

101 Gaztelu

5. saioa

Miren, 101' gaztelu saioko 4. kaleratua

Gasteiztarra izan da Zaldunen taldeak kanporatu duen bigarren lehiakidea.

11:21

Mirenek ez omen du erakutsi barnean zeukan guztia, baina '101 gaztelu' saiotik alde egin behar izan du taldekide guztien eta kapitainaren boto guztiak jaso ostean.

Gasteiztarrak berak eskatu omen zien taldekideei berari botoa ematea. Oinetan babak dauzka, eta, horren eraginez, Oziorako bidean atzean gelditu da behin eta berriz. Zaldunei proba galarazi diete Mirenen oinek, nonbait. Hori dela eta, bigarren jokoa galdu ondoren, taldekoei Kontseiluko trantzea erraztu nahi izan die.

Dena den, ez duela amore eman esan du arabarrak. Eta emateko asko zeukala ere bai. Julian Iantzik behin eta berriz galdetu zion, hori hala izanik, zergatik eskatu zuen botoa, oinak sendatzeko aukera zeukalako. Mirenek, baina, gainerako taldekideak ez zituen arriskuan ikusi nahi, eta botoak eskatu zituen. Zaldun guztiek erdi negarrez adierazi zuten Kontseiluan zein zaila egin zitzaien taldeko kide irribarretsuena kanporatzeko botoa ematea, baina, halaber, boto erraza jarri zien eskura Gasteizko karatekak taldekideei, eta lehiaketan beste astebetez jarraitzeko aukera eman zien.