101 Gaztelu
Aurrerapena
Tentsioz betetako joko ikusgarria, gaur, '101 gaztelu' saioan
Erriberriko gaztelua izango da agertokia, eta Zaldunek Mikel Elizegi aurkezlearen laguntza izango dute. Gaur, 21:45ean, ETB1en.
Tentsioa izango da nagusi gaur, '101 gaztelu' saioan ikusiko dugun Jokoan. 21:45etik aurrera, ETB1en ikusiko dugun seigarren atalean, Erriberriko gaztelua (Nafarroa) izango da agertoki nagusia.
Gaua Artaxoako hesian igaro ondoren, Nafarroako gaztelurik ederrenetako baterantz abiatuko dira lehiakideak, Erriberrikorantz, alegia. Zaldunak eta Bilauak bertan arituko dira lehian seigarren armarria lortzeko, eta, horretarako, talde gorriak Mikel Elizegi aurkezlearen laguntza izango du.
Joko ikusgarria izango da, eta tentsio handia ere izango da probaren ondorioz; izan ere, sekulako liskarra sortuko da talde galtzaileko kideen artean.