101 Gaztelu
Zaldunen taldekide berria
Alazne Rodriguez, zaldunen taldeko iruindar burugogorra
I.A.
Iruindarra da Alazne Rodrigez zaldunen taldeko kide berria, 19 urte ditu, eta oso burugogorra omen da. Aita harakina duen arren, barazkijalea da "101 Gaztelu"ko lehiakidea.
Joan den astean Miren bota zuten zaldunek "101 Gaztelu" saioan, eta 6. saioan kide berria ezagutu dute, Alazne Rodriguez iruindarra.
Bere aurkezpenean esan zuenaren arabera, oso burugogorra da Alazne. Aita harakina duen arren, barazki-jalea da txiki-txikitatik, 13 urte zituenetik. Haragi gehiagorik jateko asmorik ez duela dio.
Saiatzen den arren, ez omen du batere ligatzen. Ez daki mutilek beldurra diotelako izango den, ala Iruñean ligatzea oso zaila delako, bere hitzetan. Abestea gustuko du Mirenek, eta Bihotz Bakartien Klubeko Katamalo proiektuaren "Min hau" abesten ikusi dugu aurkezpen-bideoan.