Itxi

101 Gaztelu

Final handia

Rakel da ikusleen lehiakide gogokoena

EITB

'101 Gaztelu' saioko final handian ikusleen lehiakide gustukoena ezagutu dugu. Guztira, 2.500 boto jaso ditugu eitb.com-en.

'101 Gaztelu' saioko ikusleen lehiakide gustukoena Rakel izan da. Saioak iraun duen bitartean parte hartu duten 17 lehiakideen artean gustukoena aukeratu dute ikus-entzuleek. Jatorrena izan delako, ondoen jokatu duelako, jarrera onena izan duelako edo beste hainbat arrazoirengatik aukeratu dute ikus-entzuleek gustukoen duten lehiakidea. Boto horiei esker, aste bat Kosta Doradan irabazi du Rakel lehiakideak.

Guztira, 2.500 boto jaso ditugu eitb.com-en eta guzti horien artean zozketa eginda, Legutioko Maialen Barrera Urquiolak irabazi du Penintsulako lekuren batera asteburu baterako bidaia egiteko saria. Zorionak!