11 Entzuteko
Bigarren denboraldia
Bueltan da Klaudio Landak aurkeztutako "11 Entzuteko" eztabaida-saioa, asteazkenero, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Leire Martinez La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria izango da lehen saioko gonbidatua. Ez galdu hitzordua, 22:30etik aurrera, ETB1en eta, streaming bidez, eitb.eus atarian.
-
Klaudio Landa
Aktualitatea eta gai sozialak jorratuko dituen 11 Entzuteko eztabaida-saioak bigarren denboraldia hasiko du gaur, ETB1en eta eitb.eus-en. Klaudio Landaren gidaritzapean, prime time ordutegian izango da ikusgai, asteazkenero, 22:30ean.
Aztertzen diren gaiei ertz guztietatik heltzeko asmoz, programak bi eztabaida-mahai izango ditu: batetik, aktualitatea jorratuko duen adituen mahaia; eta, bestetik, adin, genero, lanbide eta profil askotarikoko herritarrek osatutako solasaldia. Halaber, testigantza, inkesta eta erreportaje laburrek borobilduko dute saioa.
Mahai inguruko eztabaidez gain, euskal gizartean esanguratsua den pertsona ezagun bat elkarrizketatuko du Klaudio Landak saio bakoitzean. Lehen programan, Leire Martinez La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria izango da gonbidatua.
11 Entzuteko saioa asteazkenero emango da, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.