Itxi

A ze banda

Gaur, 22:30ean

Lehiakide ohiz osatutako taldea sartuko da 'A Ze Banda!' saioan

A.H.

EITB

Joli Pascualena aktore eta Demode Quartet taldeko kidea arituko da epaile lanetan asteazken gauean.

0:28

Joli Pascualena aktore eta Demode Quartet taldeko kidea Zuri¿idalgo (Hesian) eta Alex Sardui (Gatibu) abeslariekin batera arituko da epaile lanetan gaurko 'A Ze Banda!' saioan. Hiruren artean erabakiko dute lehiketa utziko duen taldea zein izango den.

Sorpresaz beteriko gaua izango da asteazkenekoa, eta lehiakideek bi berri garrantzitsu jasoko dituzte. Batetik, aurretik kanporatutako hiru taldeek talde berri bat osatuko dute eta lehiaketara itzuliko dira. Bestetik, Eider Rodriguez dantzariaren eta koreografoaren laguntza jasoko dute aktuazioen dantzak prestatzeko.

Asteazkeneko saioan, Random hirukote bilbotarrak Passenger abeslari ingelesaren 'Let her go' abestia kantatu eta dantzatuko du, The Kites boskoteak Vendetta taldearen 'Begitara begira' abestia eskainiko du eta Twin Melody bikiek Pharrel Williamsen 'Happy' abestuko dute. Amaitzeko, Whisper Sound talde berriak Exkixuren 'Loretxo' kantarekin abiatuko dute euren parte-hartzea.

Lau taldeetako batek lehiaketa utzi beharko du behin betiko, eta gainerako hirurak 'A Ze Banda!' saioko finalaurrekora pasatuko dira zuzenean.

'A Ze Banda!' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista