Itxi

A ze banda

SEIGARREN SAIOA

Whisper Sound talde berriak ez du 'A ze banda!'n jarraituko

EITB

EITB

Whisper Sound taldeko hiru kideen ametsak astebeteko iraupena besterik ez du izan. Epaimahaiak bigarren aukera eman dioten arren, Maitek, Zuriñek e Ikerrek betiko utzi dute lehiaketa.

3:39

'A ze banda!'ko final nagusia gero eta hurbilago dago, eta orain arte sailkatutako taldeen arteko lehia ere geroz eta nabariagoa da. Hala ere, saioak ez du bidea erraz jarriko, eta seigarren saioa lehiakideentzako sorpresa batekin hasi da.

Epaimahaikideen bidean lehiaketan aurrera egin ez duten banden artetik hiru ahots berreskuratu nahi izan ditu; izan ere, Irati taldeko Maite Garriz, No Limitseko Zuri¿asualdo eta Living Life bandako Iker Elustondo dira hiru lehiakide hauek eta¿Whisper Sound izeneko talde berriarekin lehiaketara. itzuli dira.

Gainontzeko hiru taldeei lehiaketan parte hartuko duen banda berria aurkeztuta, entseguak ikusteko ordua iritsi da. Baina, oraingoan, lehia zailtze aldera, kantatzeaz gain dantzarako duten trebetasuna ere erakutsi behar izan dute taldeek; hala ere, ez dira bakarrik egon, horretarako Eider Rodriguez dantzari eta koreografoaren laguntza izan baitute.

Random hirukote bilbotarrak Passenger abeslari ingelesaren 'Let her go' abestia kantatu eta dantzatu du. The Kites boskoteak Vendetta taldearen 'Begitara begira' abestia eskaini digu eta¿Twin Melody bikiek Pharrel Williamsen 'Happy' abestu dute. Bukatzeko, Whisper Sound talde berria Exkixuren 'Loretxo' kantarekin igo da taula gainera.

Lau emanaldien ostean, taldeek hobera nabarmen egin dutela esan dute epaimaihaikideek; dena den, hiru taldek bakarrik lortu dute aurrera jarraitzea, eta beste batek saioa utzi behar izan du. Joli Pascualena aktore eta Demode Quartet taldeko kideak, bi talderen artean zalantzan izan da, baina, azkenean, Twin Melody taldea salbatzea erabaki du; Alex Sarduik, ordea, ez du inolako ezbairik izan eta The Kites taldea aukeratu du lehiaketan jarraitzeko "oholtza bete" baitute; Zuri¿idalgok Random hirukoteari eman dio finalaurreko hirugarren tokia betetzeko. Beraz, Whisper Sound talde berria izan da lehiaketa utzi behar izan duena, banda bezala ez duelako epaimahaia konbentzitu.

Gauzak horrela, Twin Melody, The Kites eta Random dira 'A ze banda!' saioko finalerdietarako sailkatu diren hiru taldeak.