Itxi

Abenturaroa

Astelehenetik aurrera

Abenturaren munduan barrena sartuko da ETB1, 'Abentur@roa' saioarekin

A.H.

EITB

Saioaren atal berriek, arrisku handiko kirol eta abenturen irudi ahaztezinak eskainiko dituzte.

ETB1ek 'Abentur@roa' saioaren atal berriak eskainiko ditu astelehenetik aurrera, abenturaren eta arriskuaren ildotik. Saioa, ETB3n hasi zen eta orain inoiz baino indar handiagoarekin sartuko da ETB1en. Saioa Martijak jarriko die ahotsa abenturei.

Astero, mota ezberdinetako jarduerak eskainiko dituzte, munduko toki ezberdinetan: eskalada, kayak, mendi- ibilbideak, urpekaritza, vía ferratak, alpinismoa, espeleologia, parapentea eta barrankismoa, besteak beste.  Irudi, ikusgarri, fresko eta harrigarriak bilduko ditu saioak.

'Abentur@roa' gainera, sarean barrena murgilduko da arrisku handiko kirolen irudirik ikusgarrienak erakusteko, eta hainbat aholku emango ditu kirol hauek egiteko orduan eta erabili beharreko materialaren inguruan. Gustu guztietarako jarduerak, eta arnasa kentzeko moduko paisaiak osatuko dute asteroko hitzordu paregabea.

'Abentur@roa' saioa astelehenean, 23:00etatik aurrera ETB1en.