Abiapuntua
22:30ean
Adineko pertsonen errealitate ezberdinak aztergai, gaur gauean, "Abiapuntua" saioan
EITB Media
Zaharren egoitza bateko egunerokotasuna, bakarrik bizi diren adineko pertsonak eta "Hazi eta Ikasi" ekimena ezagutuko dituzte sei gazte protagonistek.
Gaurko "Abiapuntua" saioan, Xabier Madariaga kazetariak euskal adinekoen errealitate ezberdinak bizitzera bidaliko ditu sei gazte protagonistak. Beti bezala, errealitateak bizi baino lehen, gazteek gaiaren inguruan dituzten aurreiritziak neurtzeko galdeketa egingo die Xabierrek, gaitik zein hurbil edo zein urrun dauden neurtzeko.
Binaka joango dira gazteak. Zaharren egoitzan eguna igaroko dute Maiderrek eta Janirek. Etxez etxe adineko pertsona ezberdinak laguntzen arituko dira Andoni eta Joseba, eta "Hazi eta Ikasi" ekimenean parte hartuko dute Loreak eta Gorkak.
Oraingoz urruti geratzen zaien errealitatea den arren, noizbait iritsiko dira beraiek ere parte izatera. Hori dela eta, oso aberasgarria egingo zaie adinekoek egunerokoa nola bizi duten lehen eskutik ezagutzea.
"Abiapuntua" asteartero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.