Abiapuntua
22:30ean
Euskal Herrian migratzaileek bizi duten errealitatea, gaur gauean, "Abiapuntua"n
EITB Media
Besteak beste, Irungo Harrera Sareko kideekin izango dira eta gazte migratzaileen eguneroko bizitza ezagutuko dute Durangon.
Gaurko "Abiapuntua" saioan, Xabier Madariagak Euskal Herrian migratzaileek bizi dituzten errealitateen lekuko izatera bidaliko ditu sei gazte protagonistak. Beti bezala, gaiarekin lotutako bizipen ezberdinak izan baino lehen, Xabierrek esperimentu bat egingo die gure gazteei, gaurko gaitik zer hurbil edo zer urrun dauden neurtzeko.
Hasteko, Andoni eta Janire Irungo Harrera Sarearekin arituko dira boluntario lanetan Irunera iristen diren migratzaileak laguntzen. Lorea eta Maider berriz, Durangoko Jesuiten etxera joango dira bertan bizi diren gazte migratzaileekin eguna igarotzera. Eta azkenik, Gorka eta Joseba Oporrak Bakean ekimenak batu zuen familiarekin egotera joango dira.
Hasiera batean denok uste dugu ez garela arrazistak. Atal honen ondoren, gazteei behintzat, ikuspegi hori aldatuko zaie eta etorkizunean egiten dituzten ekintzetan aste honetan ikusitakoa presenta izango dute.
"Abiapuntua" saioa asteartero izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.