Itxi

Ahotsak

Ahotsak

Ahotsak

22:00etan

'Ahotsak' saioaren bigarren denboraldiaren hasiera, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Julian Iantzik eta Hibai Etxebarriak Euskal Herriko abesbatza onenaren bila jarraituko dute, astelehenero, ETB1en eta eitb.eus-en

0:31
'Ahotsak'en bigarren denboraldia.

Lehen edizioaren arrakastaren ostean, 'Ahotsak' saioaren bigarren denboraldia hasiko da gaur. Julian Iantzi aurkezleak eta Hibai Etxebarria musika adituak Euskal Herriko abesbatza onenaren bila jarraituko dute, astero hiru abesbatza berriren partaidetzarekin. Final handirako txartela izango dute jokoan eta 5.000 euroko saria irabazteko aukera.

Gaur gauean, Bilboko Kemen Gra abesbatzak, Areetako Zozoak abesbatzak eta Getxoko Goizargi Gospel Choir taldeak parte hartuko dute Amurrioko plazan.

Bigarren denboraldi honek hainbat berrikuntza ekarriko ditu: hiru abesbatza parte-hartzaileetatik soilik bik edukiko dute zuzenean abesteko aukera. Hirugarrena azken fasean lehiaketatik kanpo geratuko baita.

Abeslari gazte zein helduak, abesti lasai zein biziak... Denetariko musika, erritmo eta taldeak ekarriko ditu denboraldi berriak.

'Ahotsak' saioaren bigarren denboraldiaren estreinaldia, gaur, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.