Ahoz Aho +
ETB1, 23:20
Begoña Amunarriz gonbidatu, gaur gauean, 'Ahoz aho +' saioan
A.A.|EiTB
Legebiltzarkide ohiak feminismoa izan du oinarri bere ibilbidean, eta emakumeen eskubideen defentsan aritu izan da beti.
-
Saioa Martija. Argazkia: EiTB
Emakumearen Nazioarteko Egunaren bezpera izaki, gaur, berdintasunaren gaia jorratuko dute 'Ahoz aho +' saioan. Horretarako, Begoña Amunarriz hartuko du gonbidatu Saioa Martijak. Eusko Legebiltzarrean sartu zen lehen lau emakumeetako bat izan zen Amunarriz, 1980an. Bere ibilbidean feminismoa izan du oinarri, eta emakumeen eskubideen defentsan aritu da beti, Gasteizko Ganberan zein handik kanpo. Legebiltzarrean egindakoen artean aipatzekoa da berak bultzatu zuela Liburu Zuria sortzeko prozesua, eta, besteak beste, Nazio Batuen Erakundeak Nairobin egin zuen biltzarrean egon zen 1985ean, Emakumeen Hamarkada ekimenean.
Bizipen horien inguruan luze eta zabal mintzatuko da Saioa Martijarekin. Berebat, hamarkada hauetan feminismoak eta berdintasunaren aldeko borrokak izan duen bilakaera ere aztertuko dute.
Bestalde, solasaldiaren tartean, Pilar Kaltzada, Eguzki Urteaga eta Maite Iturrate arituko dira.
'Ahoz aho +' astearteetan izaten da ikusgai, 23:20an, ETB1en eta eitb.eus-en.
us-en.