Ahoz Aho +
23:50ean
ETAren armagabetzea hizpide, gaur gauean, 'Ahoz Aho+' saioan
EITB
Jesus Egiguren, Martxelo Otamendi eta Garbiñe Biurrun izango dira solasaldi mahairen inguruan.
Gaur gauean, Saioa Martijak aurkeztutako 'Ahoz Aho+' saioak ETAren armagabetzea hartuko du hizpide, eta mahai-inguruan, Jesus Egiguren, Martxelo Otamendi eta Garbiñe Biurrun solaskideak izango ditu gonbidatu.
Gaurko 'Ahoz Aho+' saioa ohi baino beranduago hasiko da, 23:50ean, 'Gol Festa' futbol tarte bereziaren ostean, eitb.eus-en eta ETB1en.