Itxi

Ahoz Aho +

Ahoz Aho +

Ahoz Aho +

ETB1, 23:30

Manu Lezertua arartekoari elkarrizketa, gaur gauean, 'Ahoz Aho +' saioan

A.A.| EiTB

Legebiltzarrean aurkeztuko duen urteko txostena eta gizarte gaiak jorratuko ditu berarekin Saioa Martijak.

Manu Lezertua arartekoa izango da gaurko 'Ahoz Aho +' saioko gonbidatu nagusia. Eusko Legebiltzarrera eramango duen urteko txostenaren karietara, herritarren salaketa eta kexa nagusiei buruz galdetuko dio Saioa Martijak. Bide batez, gaurkotasunaren lehen lerroan dauden gizarte gaiak ere landuko ditu berarekin: pentsio duinen aldeko mobilizazioa, eskubideak, berdintasuna, gutxieneko diru sarrerak…

Elkarrizketaren ostean, solasaldia gidatuko du Martijak Iñaki Galdos, Amagoia Gurrutxaga eta Eider Alkorta solaskideekin.

'Ahoz Aho +' saioa 23:30ean izaten da ikusgai, astearteetan, eitb.eus-en eta ETB1en.