Arartekoak jakin nahi du "zergatik, Leonorrek salaketak egin arren, ezin izan duten emakume hori babestu". "Emakundeko zuzendaria entzun dugu protokoloak ondo funtzionatzen duela esaten. Zer da ondo funtzionatu duena?", galdetu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak.
Urtero legebiltzarrean aurkeztu ohi duen txostenerako oraindik datuak biltzen, azken urtean, gehien igo diren kexak osasun arlokoak izan direla azaldu digu Manu Lezertua Euskadiko Herriaren Defendatzaileak.
LABek joan den irailaren 30ean salatu zuen Arartekoaren aurrean haurdun zegoen langile batek jasandako diskriminazioa, azterketa ospitalean erditzea eragin behar zitzaion egun berean egiteko aukera bakarrik eman zitzaiolako.
Manu Lezertuaren arabera, iaz arlo horri buruz jasotako erreklamazioen gorakadarekin "oso harrituta" geratu ziren, eta aurten ere gehien igo den eremua da. Iragarri duenez, Osasun sailburuarekin bilduko da aurki kexen bilduma aurkezteko.
Alarde parekideak eta tradizionalak ordutegi ezberdinetan desfilatuko dute gaur, bi elkarteen artean "akordiorik ez delako lortu". Igor Enparan alkateak "erantzukizuna" eskatu du "jaiegun alai, lasai eta parte-hartzaileak" bermatzeko.
Arartekoaren bulegoa zirkulu errestauratiboak antolatzen hasi da. Gasteizko dantzaleku batean sarrera debekatu zien jatorri senegalderrako hiru gizonezko eta aretoko arduraduna elkartu ditue zirkuluan adostasunera iritsi dira.
Manu Lezertuak azaldu du kamara finkoen kasuan arautegia betetzen dela, baina badirela kontrol sistema berriak arautegi zehatzik ez dutenak. Bestalde, azkenaldian Osakidetzaren inguruko kexak igo egin direla zehaztu du, batez ere langile falta dela eta.
Bere bi alabak zaintza partekatuan dituen herritar baten kexaren harira dator Lezertuaren eskaera. Hain zuzen ere, emakume horrek Arartekoarengana jo zuen, Etxebidek bere erregistrotik "kanporatu" zuelako, eta erabaki horrekin ados ez zegoelako.
Gogor jo du Hondarribiko EAJren aurka, "konponbidearen aldeko keinurik ez egiteaz gain, ezberdin pentsatzen dutenen arteko zubi guztiak apurtu" nahi izan dituelakoan.
2021eko urtarrilaren 14tik itxita dago oinezkoen zubia, baina salbuespen gisa aurtengo uztailaren 3an ireki egin zuten Frantziako Tourraren harira. Ondoren, berriro itxi zuten.
Zentzu horretan, Lezertuak gogorarazi du prozedura kriminalaren legea "oso argia" dela, "ezin baita salaketa bat atzera bota, oso kasu neurtuetan izan ezik".
Nabarmendu duenez, ordenamendu juridikoak eta justizia-auzitegiek "babes berezia ematen diote amatasunari", eta azterketen iraupena luzatzea gomendatu du.
Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du erregimen itxiko modulu bat izateko EAEko hiru espetxeetako batean edo batzuetan, baina oraindik ez dago erabakita zenbatetan. Aurreko astean argitaratutako txosten batean, Arartekoak lehen graduko presoentzako moduloak sortzeko eskatu zuen.
Lehen graduan dauden presoak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora lekualdatzen dituzte, ez baitago gradu horretako erregimen itxiko modulorik EAEko kartzeletan.
Zornotzako zentroaren kudeaketa eta, sute baten ondorioz hura itxi eta haren ordezkoa bihurtu zen Galdakaoko Viveroko egoitzako baldintza eskasak aztertu ditu Herriaren Defendatzaileak. Gainera, gomendatu dio gara ditzala programa espezializatu berriak portaera-arazoak dituzten nerabeentzat.
"Bertan, Legebiltzarrak aginte hori eman dio Arartekoari. Ikusiko dugu EAEn ere bide horri eusten dioten", esan du, "administrazioek kexak serio har ditzaten" bide aproposa dela iritzita.
Nabarmendu du konfinamenduak eragindako etenaldiaz geroztik, zenbait administraziok ez dutela elkarlana zaindu. Ondorioz, hainbat neurri jarri dituzte abian, eta administrazio horiei gogorarazi die jokabide horrek ondorioak dituela herritarren eskubideen bermean eta erakundeen sinesgarritasunean.
Otsailaren 28an, Arabako espetxean, jazo zen lehen heriotza: 22 urteko gizonezko bat topatu zuten hilik. Biharamunean, Gipuzkoako kartzelan 57 urteko beste preso bat zendu zen.
Manu Lezertuak iaz aukeratu zuen Ines Ibañez de Maeztu bere ondoko gisa. 2009tik 2013ra Patxi Lopezen Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaria izan zen, ondoren Bilboko Udaleko mugikortasun zinegotzia eta, azkenik, aurreko legealdian Justiziako zuzendaria.
Manuel Lezertuak urteko txostena aurkeztu dio Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteari, eta, adierazi duenez, 2021ean ere pandemia oso presente egon da administrazioaren jardueran.
Zenbatezina da Emakumeen Nazioarteko Egunaren kariaz deitutako protesta kopurua. Aurten ere, genero-arrakalaren bukaera eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatuko dute feministek.
Pandemia hasi zenetik gero eta gehiago dira telematikoki egin behar ditugun tramiteak eta gai horren inguruan hainbat kexa jaso ditu Arartekoak. Manu Lezertua eredu telematikoaren alde agertu da, baina aukera presentziala ere eskainiz.
Izurriak zentro horietan izan duen intzidentzia aztertu du Herri defendatzaileak eta hainbat irakaspen atera ditu "etorkizuneko pandemien lagungarri" izan daitezkeenak.
Argitaratu duen txosten baten arabera, 18 eta 23 urte bitarteko 900 gazte familiako erreferenterik gabe bizi dira kalean eta administrazio publikoek "ez dute erantzun egokirik ematen".
Manu Lezertua Euskadi Irratiko Goiz Kronikan izan da ararteko bigarren aldiz izendatu berritan. Bere albokoa lege ezagutzak dituen emakume euskalduna izango dela aurreratu du.
Manu Lezertuak Ararteko kargua hartu du gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran. Horrela, legelari bilbotarrak beste bost urtez jarraituko du Arartekoa izaten.