Itxi

Airean

15:45ean hasita

Mikel Astarloza txirrindularia, 'Airean' saioan

A.E.

EiTB

Jaime Otamendik Euskaltel-Euskadi desegin ondoren erretiratzea erabaki duen txirrindulariarekin hitz egingo du. 15:45etik aurrera, ETB1en.

  • Mikel Astarloza

    Mikel Astarloza

Gaur arratsaldean, 'Airean' aktualitatea aztertzen duen magazinean, Jaime Otamendik Mikel Astarloza txirrindularia hartuko du. Pekindik bueltan hartuko dute Pasaiako txirrindularia ETB1eko saioan. Euskaltel-Euskadi desegin ondoren, txirrindularitza uztea erabaki du Astarlozak.

Bere ibilbidea, Euskaltel-Euskadiren inguruan azken hilabeteetan izan den eztabaida eta txirrindularitzaren aktualitatea izango ditu hizpide elkarrizketan.

'Airean', 15:45ean hasita, ETB1en.