Itxi

Aitaren etxea

Aitaren etxea

Aitaren etxea

Aurrerapena

Karmele Estebanekin maitemindu da gaurko 'Aitaren Etxea'n

EiTB

Laura, Estebanen emaztea, berea dena defendatzeko prest agertuko da ordea. Bitartean, Celayatarrek arazo ekonomikoak gainditzeko irtenbide bila jarraituko dute.

2:26

Karmele Celaya Esteban medikuarekin maitemindu dela ohartuko da 'Aitaren Etxea' telesailaren gaurko atalean, baina aukera desegokia da, gizon ezkondua baita. Bestetik, Irene aberatsen pare ibiliko da Parisera egin duen bidaian, Celaya familia arazo ekonomikoei irtenbidea bilatzen saiatzen ari den bitartean.

Karmele Celayaren eta Don Esteban Aldalur medikuaren artean zerbait berezia sortu da. Estebanen emaztea hirian egon den bitartean, sarritan egin du topo medikuak Karmelerekin eta, poliki-poliki, lagunak izatetik zerbait gehiago izatera iritsi dira. Laura emaztea herrira iritsi denean, berehala konturatu da zer gertatzen ari den eta berea defendatzeko prest agertuko da.

Beste harreman berezi bat Irene eta Albertoren artekoa da. Martinekin zuen harremana utzi ondoren, Irenek herritik irteteko beharra zeukan, eta Albertok eman dio aukera hori. Parisera eraman du itzultzaile lanak egiteko aitzakiarekin, eta bizitzaren alde gozoa ezagutuko du han Irenek: Balenziagaren denda ikusi, jatetxeetan bazkaldu... Berak amestu duen guztia, edo ia guztia, Albertok eman diezaiokeela ikusiko du Irenek.

Celayatarren etxean, ostera, arazo ekonomikoek itotzeraino estutzen dituzte, eta gizonak konponbide bila hasi dira. Javierrek hainbat gauza saldu dizkio mailegu-emaile bati, eta Juan estraperloan hasiko da ezkutuan. Baina ez da horrelako negozioetarako gizon egokia, eta laster izango ditu arazoak.

Asteazkenero bezala, 22:25ean hasiko da "Aitaren Etxea", eitb.eus-en eta ETB1en aldi berean.