Tomas
Anartz Zuazua
Tomas Agirre

Inaxioren eta Karmeleren umetako laguna da Tomas. Familia behartsu batetik dator eta bere bizimodua ez da erraza izan. Aita Gerra garaian fusilatu zuten eta amak bizi osorako arrastoak utzi zizkion bost egun pasa zituen komisarian: besteak beste, betirako herren gelditu zen eta inoiz ez du horri buruz hitzik egin nahi izan. Baina horren ondotik, Tomasek lanean hasi behar izan zuen oso gaztea zela.

Gaur egun, herriko lantegian egiten du lan Inaxiorekin eta Karmelerekin batera. Bere borrokalari senaren ondorioz, laster bilakatu zen langileen ordezkari. Berarentzako Gerra ez da amaitu, gurasoei gertatutakoa mendekatzeko beharra sentitzen du. Gainera, injustizia gehiegi daudela uste du eta denei aurre egiteko zalantzarik ez du izaten inoiz. Tomas ezkonduta dago eta hilabete batzuetako umea dauka, eta arazoetan sartzeko duen erraztasunak zaila egingo du familia bizitza hori.